Operazionalizazioa

Bereziki gizarte zientzien ikerketari buruz, operazionalizazioa edo aldagaien operazionalizazioa konstruktoak edo kontzeptu eta fenomeno abstraktu eta lausoak neurtzeko moduan jartzeko prozesua da, aldagai bilakatuz, haiei buruzko hipotesi zientifikoak planteatu eta egiaztatu ahal izateko. Labur, operazionalizazioa nola neurtu behar den erabakitzea da. Operazionalizazioa fase batzuetan zehar garatzen da: (i) neurtu nahi den kontzeptu edo fenomenoaren definizio zehatza ematea, (ii)  horren dimentsio edo alderdiak berezitea; hain zuzen, konplexua delako burutu nahi dugun aztertu nahi dugun fenomenoaren operazionalizazioa, (iii) dimentsio horiek jasotzen dituzten adierazleak jasotzea, horien eskala ere zehaztu (iv) fenomenoaren neurria emateko adierazleen bateratu egin behar dira.