Oposizio politikoa

Oposizio politikoa herrialde bateko gobernuaren aurkakoak diren alderdi politiko eta beste erakundeen multzoa da. Herrialde demokratikoetan oposizio politikoa guztiz instituzionalizaturik dago, eta gobernuaren kontrol politikoa egiten duen agente nagusia da, batzuetan gizarte kontestazioak oposizioaren lidergo-rol hori kolokan jar dezakeen arren. Demokratikoak ez diren herrialdeetan, oposizio politikoa atzerriraturik izaten da eta maiz alderdi politiko gisa antolatu gabe.