Optimizazioa (matematika)

Optimizazioa edo, zehatzago, optimizazio matematikoa (hoberenatzea ere deitua) funtzio matematiko baten balioa maximotu edo minimotu (handien edo txikien egin) egiten duten aldagai baten edo batzuen balioa bilatzen duten tekniken multzoa da. Matematika-arlo zabala hainbat azpiarlo barnehartzen dituena; hala nola,

  • optimizazioa murrizketekin, aldagaiak har ditzakeen balioei buruz mugak (murrizketak) ezartzen direnean;
  • programazio lineala, optimizatu nahi den funtzioa lineala denean, murrizketa linealekin;
  • irizpide anitzeko programazioa, helburu-funtzio bat baino gehiago ezartzen direnean.