Ordainbideak

Ordainbideak finantza-transakzioak (ordainketa bat egitea, donazioak, ekarpenak, ...) egiteko erabiltzen diren tresnak dira. Ordainbide arruntena egunerokoan fiat diru fisikoa izan da, eskudirua alegia, estatuek jaulkitzen dutena alegia (estatubatuar dolarrak, euroak, librak, ...) txanpon eta billete moduan, baina badira beste hainbat bitarteko, hala nola txekeak, transferentziak eta abar. XXI. mendetik ordainbide elektronikoak ugaldu dira, esaterako txartelen bitartez.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, payment instrument; gaztelaniaz, medio de pago.