Ordainketa-etendura

Ordainketa-etendura enpresaren likidezia-eza (epe laburreko ordaintzeko ezintasuna) dela eta epaitegiek enpresak hartzekodunekiko dituen zorrak ordaintzeko obligazioa behin behinekoz bertan behera uzteko hartzen duten erabakia da. Enpresaren porrotak eragindako hartzekodunen lehiaketa ez bezala, ordainketa-etendura behin behineko egoera da, enpresaren egoera finantzarioa hobetu eta likidezia berreskuratu bitartean ezartzen dena. Ordainketa-etendura ezartzeko, enpresak horren eskabidea egin behar du, enpresak etorkizunean bere zorrak ordaintzeko gauza dela eta hartzekodunekin akordio batera heldu dela frogatuta.

Beste hizkiuntzetan: gaztelaniaz, suspensiĆ³n de pagos.