Ordenagailuaren metafora

Ordenagailuaren metafora edo konputagailuaren metafora gogamena ordenagailua balitz bezala irudikatzen duen metafora da, konputazionalismo deritzon paradigma psikologiko eta kognitiboaren oinarrian dagoena. Gogamena ulertzeko baliagarria izateaz gainera, ordenagailuaren metafora adimen artifiziala lantzeko balio izan du.