Ordenamendu juridikoa

Ordenamendu juridikoa herrialde batean eta garai jakin batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa da. Espainian, ordenamendu juridikoaren iturriak dira legea, ohitura eta zuzenbidearen printzipio orokorrak. Ordenamendu juridikoaren ikuspegi normatibo horren alternatiba gisa, beste ikuspegi batzuk proposatu dira ordenamendu juridikoa interpretatzeko; ikuspegi instituzionalistaren arabera esaterako, ordenamendu juridikoa marko zabalagoa litzateke, legeen edukia baino, horien erroek ere osatuko luketena, hala nola elementu politikoak, balore sozialak eta gizarte instituzioak besteak beste.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, legal system; gaztelaniaz, ordenamiento jurídico.