Ordezkaritza bidezko demokrazia

Ordezkaritza bidezko demokrazia edo ordezkaritza-demokrazia herritarren botere politikoa haiek modu librean aukeraturiko ordezkarien bitartez garatzen duen sistema politikoa da. Ordezkaritza-demokrazia batean herritarrek ez dituzte erabakiak zuzenean hartzen, zuzeneko demokrazian ez bezala, haiek hauteskundeetan aukeraturiko ordezkarien baizik, haiek biltzen diren kamara, gorte edo legebiltzarretan. Kamaretan bilduriko ordezkari politikoak izango dira, gehiengoak osatuz, gobernua eta beraz botere exekutiboa izango dutenak. Udal mailako politikan ere, herritarren subiranotza ordezkarien bitartez garatzen da, zinegotzi eta alkatearen bitartez alegia.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, representative democracy; gaztelaniaz, democracia representativa.