Organizismoa (arkitektura)

Urjausiaren Etxea, Frank LLoyd Wrightek diseinatutakoa, arkitektura organikoaren adibide argia. Forma ortogonalak izan arren, ez dira simetrikoak, eta espazioa guztiz dago naturan integratua. Ikusten denez, ur-jauzia etxearen azpitik igarotzen da.

Agian, organizismoa biologian bilatzen ari zinen. 

Arkitektura organikoa, arkitektura organizista edo organizismo arkitektonikoa arkitekturan XIX. mendearen bukaeratik eta XX. mendean zehar garatzen joan zen arkitektura-korronte modernoa izan zen, tradizioarekin hautsi baino aldi berean funtzionalismoaren eta arrazionalismoaren aurkakoa arkitekturan. Hain zuzen ere, eraikinek euren funtzioaren arabera diseinatu beharra eta formak funtzioari jarraitu behar diola ukatuz, eraikinak naturan eta bizitzan integratu eta osotasun baten atal moduan ulertu eta ingurua eta dekorazioa ere eraikinean integratu behar direla, formak eta funtzioak bat egin behar dutela, aldeztuz. Horrela, forma horizontal eta bertikal uniformeak baztertu eta kurbak  maiz agertzen dira eraikin organikoetan, naturan integraturik. Arkitektura organikoaren garatzaile nagusia Frank Lloyd Wright (1867-1959) izan zen, baina Alvar Aalto eta Antoni Gaudi ere nabarmentzen dira korronte horretan.

 

189 hitz
Kategoriak