Orojakintasuna (omniszientzia)

Orojakintasuna edo omniszientzia Jainkoari dagokion ohiko nolakotasuna da, den-dena jakitea adierazten duena. Kontzeptuak, ordea, arazoak planteatzen ditu, den jakitea zer den ez bitago batere garbi. Batzuen iritziz, jakin daitekeen guztia jakitea da orojakintasuna, den-dena jakitea ez baita posible. Orojakilea egiazko proposizio guztiak jakin eta proposizio faltsuak sinesten ez dituen hura dela aipatu da.

Ikus, gainera