Ostiralak (Jon Arretxe): laburpenak

Ostiralak Jon Arretxe idazleak idatziriko umorezko sei ipuinen bilduma da, Ostegunak bildumaren jarraipena: Estalkia, E.S.M.K., Aitorren erabakia, Kolakaoa, Bekadunak eta Valeriren azken ostirala ipuinak biltzen ditu. Aurreko bilduman bezala,  arrunkeria gazteak literaturara erakartzeko bide egokiena dela iritzita, Arretxek sasiumoreko ipuinak biltzen ditu hemen ere, estereotipo merkeak, matxismoa eta trauskilkeria nahastuz. Eskoletatik ezabatu beharreko sasiliteratura, inondik ere.

Ikus, gainera, Ostegunak (Jon Arretxe): laburpenak

Laburpenak

Estalkia

"Puntu eta Koma" deitzen den irratsaio batera elkarriztetatu behar dute Jon Arretxe idazlea (liburuaren egilea dena). ''Ostegunak'' liburuari buruz mintzatzen dira aurkezlea (Koma izenekoa, Puntu gaixorik dago) eta idazlea, liburuak izandako arrakastaz, hainbat hizkuntzatara itzulia eta Japoniako telebistarako ere moldatu behar dutena. Jon Arretxe bizkaieraz hitz egiten du. Berehala, entzuleen deiak jasotzen hasten dira.

Lehenengo deia Tolosatik jasotzen dute eta bizkaieraz hitz egitea aurpegiratzen dio zakar entzule gipuzkoarrak. Berehala moztu, eta abestia jartzen dute (testuan abestiko letrak ere agertzen dira, lerro bihurrietan eta notak tarteka).

Bigarren deia Bermeotik hartzen dute eta entzuleak gogor egiten du aurreko entzuleraren aurka, giputxek ere erdarakadak eta botatzen dituztela, baina hau ere berehala moztu eta abestia jartzen dute.

Hirugarren deia Ondarruko andre batek egiten du eta bizkaieraz kontatzen du guztiz kezkatuta dagoela. Alabak liburua irakurri zuen eta barrez ikusita, berak ere bai, eta izutu egin zen ikasleen parranda-bizitza eta beste aldrebeskeriekin, Gasteizen ikasten dagoen alaba ere berdin ibiliko ote den, berez zintzoa izan arren. Jon Arretxek lasaitzeko esaten dio, liburukoak ipuinak direnez, errealak ez direlako.

Laugarren deia Zarauztik jasotzen dute. Andreak programatik zorionak emateko deitzen du. Irratilariak galdera egiteko animatu, eta andreak Joni zorionak ematen dizkio, hain pilotari ona delako, guztiz nahastuta.

Bostgarren deia gizaseme serio batek egiten du, eta ''Ostegunak'' liburua gogor kritikatzen du, literatura eskasa dela eta esanez. Esaldi handiusteak botatzen ditu, kultuak guztiz eta latinez ere bai. Jonek ezer ere ez diola ulertu erantzuten dio.

Hurrengo deia ikasle gazte batek egiten du. Liburua gustura eta barrez irakurri zuela esaten du. Aurreko entzulearen aurka jotzen du guztiz, eta ostia batzuk merezi dituela esanez.

Azken deia Jonen aspaldiko lagun batek egiten du, Martin izenekoak. Guztiz haserre, liburuan agertzen den pertsonaia bere pertsonan oinarrituta dagoelakoan, putero moduan, neskalaguna galdu eta guztiak arra jotzen ari zaizkiola estaen du. Salaketa jarriko duela haren aurka eta behean dagoela zain, irratitik ateratzen denerako, ostia pare bat emateko. Deia moztu eta musika jarri ondoren, iorratilariak ikusi egiten du Martin leihotik. Jonek ezer larririk ez dela gertatuko espero duela dio, Martin pertsona ona delako finean. Ondoren, ''Ostiralak'' liburuari buruz mintzatzen hasten da, liburuan ikasle ibili ondoren, parranda giroa utzita, lan munduan sartzerakoan, gazte batzuren pasadizoak kontatzen direla eta.

Irratitik atera, eta Martin du zain. Baina orduan dakigu Martinek itxurak bakarrik egin dituela irratian, Jonekin adostuta helburua entzule eta hedabideen arreta erakarri eta liburuak salmenta onak izan ditzan.

ESMK

Andu telefono erotikora deitu duen gay batekin ari den bitartean, moztu egiten du braustakoan, ipurditik sartzearena egin behar duen unean. Ez da lehen aldia Anduk moztu egiten duena saioaren erdian. Bere lankideak dira Edurne, putarena egiten, eta narratzailea, sadomasokismo saioak egiten.  Iñigok txakurrarena edo beste animaliarena egiten du, sexua animaliekin gogoko dutenentzat.

Telefono erotikoaren ideia nola sortu eta garatu zen kontatzen hasten da ondoren. Narratzailea eta Iñigo Heziketa Fisikoko karrera egiten ari diren ikasleak dira, karrera luzatzen ari direnak ondo pasatzen duten bitartean, gurasoek ez badakite ere. Andu ingeniaria elkartzen zaie pisu ilunean, ingeniari lan prekario batetik bestera ibiltzen dena, behin eta berriz bidaltzen dutena lantokitik, behar bezalako izaera erasokorra ez izateagatik. Hirurek iragarki bat jartzen dute pisukide bila, neska izan behar dela baldintzarekin, mutilak direnez. Neska eder eta enroilatu bat etortzen zaie, Edurne izenekoa. Hirurak liluratuta geratzen dira neska horrekin. Beraien artean ondo konpontzen dira, neskari ez zaio asko axola etxea zikina egotea. Gurasoek bidaltzen dieten diruarekin nahikoa ez, eta itxurazko elkarte baten izenean iragarkiak jartzen dituzte kalean, janaria eta arropak biltzeko; dendetan lapurreta txikiak ere egiten dituzte. Bitartean, mutil bat hasten da Edurne bisitatzen pisuan, larrutan egiteko berarekin. Txortan sekulako intziariak eta garrasiak egiten dituzte, Iñigo, Andu eta narratzailea inbidiatan utziz. Mendekua hartzeko, hiru pisukideak masturbatzen dira gogor Edurneren gelako atearen aurka, hots arraroak ateratzen. Edurneren mutila moskeatu egiten da, eta ateratzean jada ez du lehenego irribarre harroa egiten. Mutilek tratu hau egiten dute:  azkena nork isuri duen, hark egingo du etxeko garbiketa. etxea ohi baino garbiago dago eta Edurnek hala esaten die harrituta.

Aldi berean, ikusita nola kitzikatu edo eszitatzen ziren mutilak Edurne larruntan adituta, Anduri telefono erotikoaren ideia bururatzen zaio. Iñigo baserrikoa denez, animaliekiko gogo sexuala dutenekiko saioak egingo ditu. Narratzaileak sadomasokismoari ekingo dio, txikitan sufrimendua ikusi duenez; Edurne, heterosexualekin, eta Andu gustuko ez duen gai bat, homosexualena, jorratuko du, telefonoaren ideia berarena izan arren. Panfletoak banatu eta iragarkiak jartzen dituzte aldizkarietan. Telefonoak ESMK izena izango du: Euskal Sex Machine Kluba. Edurnek jartzen dio ahotsa telefonoaren ongi etorriko mezuari, saio mota ezberdinak eskainiz bezeroari. Diru pila bat irabazten dute, eta hobetzeko ikastaroak ere egiten dituzte negozioa garatzeko.

Anduren arazoa sortu zen aurrena, gay sexualitatearen hizkera poetikoari zakar erantzuten ziolako bapatean askotan, deia mozten bukatzeko. Baina negozioan kale egin zuen aurrenekoa, ardiekin sexua izaten zuen bezero batek deitzen dionean, orain gustuko ez duen emakume batekin dago; horrek arazo mentalak sortzen dizkio, eta bukatzeko kanpoan ikasten duen seme alper baten arazoa ere konatzten dio; orduan konturatzen da Iñigo aita duela telefonoaren bestaldean, eta aitak ere Iñigorena dela ahotsa. Kolpea ezin jasan eta etxera itzultzen da Iñigo damututa. Hurrena alde egiten duena Andu da, armairutik atera eta homosexuala dela aitortzen du, eta horregatik erreprimitzen zituen lehen gayekiko harremanak. Edurne eta narratzailea geratzen dira bakarrik pisuan. Edurnek aitortzen dio narratzaielari mutil bila satu zela pisura, bere sexu gogoa oso bizia denez. Narratzailea haren grina asetzeko prest dagoela esaten ari dela, bere mutila pisura sartu, gauzak hartu eta Edurne eramaten du berarekin betiko. Hilabeteak pasa dira geroztik, narratzailea karreratik bota dute eta noraezean dago. Telefono erotikoan grabatutako pertsonaia ospetsuen grabazioekin xantaiak egitea pentsatzen du.

Aitorren erabakia

Aitor unibertsitate irakasle gaztea da. Parrandan dago lankideekin ostegun gauean. Goizaldeko ordubiak dira, goizeko bederatzietan azterketa egin behar die ikasleei eta larri dabil horregatik, baina beste alde batetik jarraitu nahi du, Irene lankidearekin ligatu nahi duela-eta. Ikasle batekin topo egiten du, eta azterketa erraza jartzeko eskatzen dio. Irenerekin liluratuta jarraitzen du, eta ez daki noal interpreatu haren begiradak eta keinuak. Baina biharko azterketa du buruan: badaki ikasleek badutela lehengo urtetik ohostutako azterketa eredu bat, eta ustekabean harrapatuko ditu bestelako azterketa bat jarriz. Azkenean Ireneri proposamen sexuala egin eta honek barre egiten dio aurpegira. Tomas beste lankidea hurbiltzen zaio Aitorri, edanda, geratzeko eskatuz. Aitorrek gainetik kentzen du, gainera fakultatean esaten da marikoia dela.

Bere pisuan ordenagailua piztu eta testa osatzen hasten da, ikasleei hala esan zielako, testa izango zela. Galdera bakar bat asmatzen du ordea, guztiz korapilotsua ateratzen zaiona. Izan ere, irakasgai txaposoa da berea, berak ere txuletaz aprobatu zuena karreran. Irene burutik kendu ezinda, hari buruzko test galdera bat egiten dio bere buruari.

Azterketa baino lehenxeago esnatu eta korrika eta presaka abiatzen da fakultatera. Azterketa gelan gogor agertzen da ikasleen aurrean, ez kopiatzeko ohartaraziz. Testa ez jartzea erabaki duela esaten die ikasleei, protesta artean, ikasleak harri eta zur utzi dituelako, irakasle enroilatua zela uste zutelako. Galdera bakarra egingo diela esaten die. Galdera ustez erraza egiten die, garatzeko modukoa. Ikasle mordoskak zurian uzten du azterketa, batzuek era txarrean begiratuta. Jokin izeneko ikaslea kopiatzen ari dela ikuste du argi, baina honek ukatzen du, eta apustua proposatzen dio ea txuleta harraptzen dion, aprobatzearen trukean. Azterketa hartzen dio, eta ikasleak kexa batekin mehatxatzen du. Azterketa bukatuta, fakultateko tabernariak esaten dio Irenek ustez marikoia zen irakaslearekin bukatu zuela gaua. Aitorrek ezin du sinetsi. Ikasleekin gurutzatzen da, eta lehen ez bezala, begiratu ere ez dute egiten. Eskuzabala izango dela erabakitzen du, baina zuzentzen hasten denean, azterketa batzuk irainez beteta daudela ikusten du, izenik gabe. Azkenean, irakasle zaharren aholkuak jarraitu beharko dituela pentsatzen du, ikasleei kaña eman behar zailea alegia.

Ostiral gaua da eta Aitor berriz ere atera da. Sekulako atxurra harrapatzen du, neurrigabe edan ondoren. Kantuan hasten da eta totelka hitz egiten bukatzen du, bere buruari test motako galdera zentzugabeak egiten dabilen bitartean. Azkenean, kalean non pixa egin eta ertzailen garita baten aurka, ertzainek harrapatu eta kalabozora sartzen dute. Kalabozoan ikasle guztiak aprobatzea erabakitzen du, ikasle pelotak izan ezik eta Jokin kopiatzaileari ohorezko matrikula. Bost axola ondorioak, irakasle izatea aspergarria baita guztiz eta horrela gainera parrandan gehiago ibiltzeko denbora izango baitu.

Kolakaoa

Gaizka Laura izeneko neska iruñearrarekin ligatu du, baina ez daki nola proposatu etxera joan eta txortan aritzeko. Neska, ordea, irrikitan dago mutilarekin oheratzeko eta aluzinatzen ari da, bere baitarako hitz egiten,  mutila hain herabea izateagatik. Neska non bizi den galdetzen dio, ea horrela hari horretatik tiraka ..., baina ezer ez. Taberna guztiak itxita daude, eta orduan neskak kolakaoa hartzea proposatzen dio, mutilaren etxean. Iruñean horrek neska prest dagoela esan nahi du, baina Gaizkak ez du harrapatzen du indirekta, baina hala ere haren pisura abiatzen dira, Gaizka kriston gogorarekin, eta neska ere bai, Gaizka tentela konturatzen ez den arren. Bidean, goizean San Prudentzio festa dela eta, neskak joateko gogoa adierazten dio ea horrela lotara geratzeko proposamena egiten dion, baina Gaizkak bederatzietatik lan egin behar duela esaten dio, irakasle baita Altsasun. Gaizka ikasle pisukide batzuekin bizi da Gasteizko pisu batean. Atarira heltzen direnean, Gaizkak giltzak galdu dituela konturatzen da. Neska hasten da txirrinei deika, propaganda banatzeko dela esanez, larrutan atarian egiteko asmo biziak piztuz bere barruan, baina inork ez du sinesten noski ordu horietan. Oskar pisukide parrandazalea heltzen da zazpi t'erditan eta atea irekitzen die. Oskar liluratuta geratzen da Laurarekin baina hala ere ohera doa. Gaizkak korrika eta presaka prestatzen dio kolakaoa Laurari, eta gero dutxatzera doa. Neskak laguntza eskaintzen dio horretarako ere, baina mutilak ez du harrapatzen. Nor bere baitan bor bor dago, Gaizkak laura nahi ote duen eta denborarik izango ote duen lanera joan baino lehen ezer egiteko, Laura era mutila behingoz ausartzen den. Dutxatu eta Gaizkak azkenean ohera joatea proposatzen dio, baina ohera erakutsita, Gaizkak lo egitea proposatzen dio Laurari, berak lanean dagoen bitartean, baina hor egiteko bera etorri arte. Neskak ezin du sinetsi ere egin eta marikoia dela hasten da pentsatzen. Gaizkak alde egin eta halako batean Oskar agertzen da atetik, bere barruan hustu nahi duela aitortuz neskari. Neskak pozez hartzen du mutila, Oskar Gaizkaren kondoiak bilatzen dituen bitartean, seguru kadukatuta egon arren.

Bekadunak

Eneko eta Zigor Filologiako fakultateko kafetegianb daude. Emakumeen bularrak handiak edo txikiak nahiago dituzten eztabaidatzen ari dira. Ritxi pìxka bat berandiago heltzen da. Hirurak bekadunak, karrera bukatu eta fakultatean bertan lan egitea lortu dutenak, liburutegian eta ordenagailu gelan, unibertsitateko giro patxadatsuan jarraitzeko, diru eskasarekin bada ere. 25 urteren bueltan dabiltza eta ez dute inoiz neskalagunik izan eta esperientzia sexual bakarra pornoa izan da haientzat. Antzeko esperientzia bakarra, esperma eman nahi izan zutenekoa izan zen. Lagunak banaka sartu eta atera ahala erizain eder batek paja egin diela kontatzen die, azkena sartu eta horrelakorik ez du ikusten, baizik eta atso bat potroetatik esperma ateratzeko xiringa batekin. Kanpoko lagunak barrezka daude. Azkenean, ez zuten ezta ezer kobratu ere horregatik, haien esperma ahula zelako edo. Etsirik, gaiari buruz berriketan aritzea beste irtenbiderik ez dute, bereziki filologiako kafetegian. Aurrera egin behar dutela erabakitzen dute eta iragarki bat jartzen dute interneten, hiru mutil hiru neska bila dabiltzala esanez, sexua praktikatzeko. Erantzuna berehala jasotzen dute, eta mezu trukaketa bero baten ondoren, filologiako kafetegian geratzen dira ostiral bateko goizeko hamaiketan. Hortxe daude hirurak hamaiketan, puntual-puntual baina neskak agertu ez. Urduritu egiten dira, eta ingurura begiratuz, kafetegiaren txoko batean dagoen neska hirukotea dela uste dute. Haiei keinuka hasten dira, azkenean keinu lizunak ere eginez. Neskak azkenean konturatu eta erdiko behatza altxatuz alde egiten dute. Etsi gabe, eta konturatuta ostiral horretan neska haietako baten santua zela esan zietela, eta jakinda egun horretan Santa Sofia dela, Sofia oihukatzea bururatzen zaie. Zigorrek izena oihukatu, kafetegia isil geratu eta azkenean zerbitzari ederra etortzen zaie, bera Sofia dela esanez. Zer nahi dute eta, ba mutilek zera, haien Sofia den; neska bazilatzen ari diren pikutara bildatzen ditu. Etsitik etxera doaz eta astelehenean mezu bat jasotzen dute nesken aldetik, esanez hortxe egon zirela haien zain, denbora pila bat, keinu lizunak egiten zizkieten mutil nazkagarriez eta inguraturik, eta alde egin zutela. Mezuan popatik hartzera bidaltzen dituzte mutilak.  Mutilek zer egin dezaketen pentsatzen geratzen dira, eta zer bururatu eta ipuin hau idatzen ari den idazleari bestelako amaiera nahi dutela esan.

Eta hala, Sofia oihukatzearen eszena errepikatu baina oraingo honetan zerbitzari ederrak baietz, bera dela esaten die, eta beste bi lagunak barra atzean daudela esaten die. Neskak oso ederrak dira eta mutilak berotzen doaz. Biltegira eramaten dituzte eta han kaxa artean, mutilka lotu egiten dituzte, sexu-jokoa dela esanez. Musika sentsuala jarri eta strip tease egiten hasten dira, biluzik geratu arte, mutilei esku bat libratu eta zirrika hasten dira, azkenean 69aren jarrera ere eginez. Sexua mingainaz eta praktikatzen bete-betean daudelarik, Ritxik amaiera horrekin pozik dagoela adierazi baina neskak armairu batean dauden potoetara begiratzeko esaten dio, sexu intziri artean sexu jarduna eten gabe. Ondo begiratzeko esaten dio, eta azkenean zakilak formolean direla ikusita, mutilak garrasika hasi eta neskek zakilak mozteko unea heldu dela dakite.

Valeriren azken ostirala

Supermerkatuan erosketa ari direla, lau lagun eztabaidan aritzen dira beraien artean nolako olibak eta saltxitxak erosi behar dituzten. Toni merkeak erostearen aldekoa da, bestela burgesten hasteko arriskua dago, materialista bihurtzekoa. Besteek gauza hobexeagoak erostea komeni dela dio, ikasle zirenean ez bezala, orain diru pixka bat dutela aprobetxatuz. Toni eta beste hiru lagunak pisu berean bizi dira. Hirurek Filologiako ikasketak bukatu dituzte eta nola edo halako lanetan hasi dira, klaseak noizean behin ematen eta. Toni da hoberen dagoena, tronpeta jolea da eta solfeoko klaseak ematen ditu. Orain lanean dabiltzanez, parrandak ostegunetatik ostiraletara pasatzen adosten dute, baina despedida moduan osteguneko azken afaria egitea erabakitzen dute, kriston parranda. Parrandaren ajeak ikaragarriak dira, baina Tonik begitazio berezia izan du afari horren ondorioz: bizimodua erabat aldatu, eta lanik ez egitea erabakitzen du, bizitza disfrutatu behar dela eta. Idazle izan nahi du, eta poesia idazten hasten da, baina berehala prosara pasatzea erabakitzen du bururatzen zaion lehen ideia, lagunei kontatzen dienez, abenturako eleberria da. Lagunei argumentua kontatu eta konbentzional samarra, lagunak berehala konturatzen dira horretaz. Lehiaketetara aurkezten da, baina arrakastarik gabe. Etsi gabe, zientzia fikziozko eleberri bat idazteari ekiten dio, horretarako gaiari buruzko serieak eta pelikulak ikusiz. Argumentua: neska euskaldun batek mundua salbatuko du inperio galaktiko baten erasotik. Baina eleberri honek ere ez dio arrakasta ekarriko. Hirugarrenean, maitasun istorio bati ekingo dio: "Valeriren azken ostirala" du izenburua, neska tenislari eta mutil palistaren arteko maitasun istorioa da, baina Valeri banpiroa tarteko, neskaren fantasia sexualak asetzeko, palistak Valeri gaiztoa akabatuz bukatuko dena.  Aurrekoetan ez bezala, ez du lehiaketetara bidaliko baizik eta zuzenean argitaletxeetara. Argitaratzeko ezezko erantzuna jasoko du ordea, eta orain etsirik geratuko da. Azkenean, auzoko elkarte batek argitarako du, baina edizio merkean. Liburuak ez dira salduko eta pilatuta geratzen dira lokalean. Lagun gehienak errukitu egiten dira, baina Markosek Toni jeta hutsa dela dio. Toniren bizimoduari buruz eztabaidan hasten dira hiru lagunak eta azkenean Markos konbentzitu eta Tonik arrazoi duela, bizi egin behar dela eta hura laguntzeagatik plan bat prestatzen dute. Liburudendetara joan, irakasle moduan aurkeztu eta liburua eskolan irakurtzeko emango dutela esan eta ale batzuk eskatzen dituzte. Liburuak agortu egiten dira, baina liburudendetako apaletatik erretiratu eta saldu direla itxura egiteko, lapurtu egiten dituzte. Tonik animoa berreskuratzen du eta udako oporren bueltan bizimodu berdinarekin jarraitzea pentsatzen du, lan alienatzailerik egin gabe, berak dioenez,.  Markosek jeta kabroia dela esaten dio, berriz. Tonik bere proiektu berria kontatzen die: koadrilak bizipenak, karreran zehar, kontatzea.  Hasieeran ez dute begi onez ikusten, baina pentsatu eta eztabaidatu ondoren, Toni bezala bizitzeko, kolpe zorrik jo gabe, aukera ona izan daitekeela ikusten dute: Toni idazle moduan arituko da, eta hitzaldiak ere emango ditu, eta beraiek marketin arloa kudeatuko dute. Esam eta egin, azkenean Toni ospea irabaziko du bere lagunei esker, eta bere lagunak Toniri esker zulotik atera ere bai.