Ostrazismoa

Ostrazismoa uztez estatuaren aurka ziharduten hiritarren aurka Antzinako Grezian, bereziki K.a. V. mendean,  burutzen zen praktika politikoa da, hiritar horiek 10 urterainoko epe batez kanporatuz. Kanporatzeko erabakia bozketaz hartzen zen, ostrakophoria zeritzon batzar batean. Klistenes (K.a. 570-K.a. 508)  izan zen ostrazismoa ezarri zuena, eta Aristides politikaria ostrazismoa pairatu zuen pertsonaia nabarmenetakoa. Egun, ostrazismoa (laborala, politikoa, soziala) talde batean pertsona bazter uzten den egoera izendatzeko erabiltzen da; gizarte orokorrean gertatzen diren bazterketa eta gutxiespen egoerak gaitzesteko ere erabiltzen da (adibidez, "euskararen ostrazismoa salatzeko manifestazioa deitu zuten 2018ko maiatzaren 12an").