p-balioa

Proba estatistikoetan, p-balioa estatistiko baten balioaren probabilitatea da, balio horrek adierazten duen norabidean. Datuetan suertatu dena zenbateraino den harrigarria adierazten du (ikus, adierazgarritasun estatistikoa). Probabilitate hori aski txikia bada (zehatzago, aurrez zehazturiko adierazgarritasun-maila bat baino txikiagoa), emaitza harrigarritzat hartu eta hipotesi nulua, aurkako ebidentziaren ezean aurrez egiazkotzat jotzen dena, baztertu egingo da.