Paisaiak

Paisaia toki batean sumatu, ikus, eraldatu eta zaindu egin daitekeen ingurune natural eta soziala da, naturak sortutakoa eta gizakiak moldatua. Ohikoa da paisaia irizpide estetikoekin baloratzea (turismoaren eraginaren bitartez), baina geografian paisaia kontzeptu zientifikoa da, bertako lurraldearen eta biztanleria dinamika guztiz baldintzatzen duena, eta naturaren eta gizakiaren arteko harremanak azalarazten dituena. Ildo horretatik, paisaiak bi dimentsio ditu: alde batetik, paisaia naturala dago, gizakiaren eskuhartzerik gabe eta fenomeno natural eta izaki bizidunen arteko interakzio ekologikoen bitartez moldatua; eta paisaia kulturala, gizakiak eta gizarteak paisaia naturala oinarri harturik eta hark baldintzatua sortu duena.