Agian, palingenesia terminoaren kontzeptu politikoa bilatzen ari zinen.
Palingenesia (antzinako grezierazko παλιγγενεσία (palingenesía, “birsortzea”; πάλιν -pálin, “berriz”- eta γένεσις -génesis, “sortzea”- hitzetatik) antzinako filosofia eta erlijioetako sinesmena da, noizpait mundu berria sortu eta baita ere arima guztiak berriz ere itzuliko direlako ideietan oinarritua. Historian esanahi zehatz ezberdinekin erabili izan da, eta arimen transmigrazioarekin, metenpsikosiarekin eta betiereko itzuliarekin parekatu da.
Loturiko artikuluak
Betiereko itzuliaBetiereko itzulia munduaren eta unibertsoaren gertaera guztiak noizbait zehaztasun osoz errepikatuko direla baieztatzen duen teoria da. Pitagorikoen eta estoikoen filosofiaren printzipioa izan zen, eta filosofiaren historian zehar maiz…
MetenpsikosiaMetenpsikosia eskola filosofiko eta erlijio batzuetan arima gorputzetik atera eta beste izaki bizidun batzuen gorputzera behin eta berriz igarotzea da, purifikazio-prozesu batean zehar. Bereziki, Antzinako Grezian erlijio orfikoaren…
Arimen transmigrazioaArimen transmigrazioa, besterik gabe transmigrazioa ere deitua, gorputza hiltzean arima beste gorputz batera igarotzen delako sinesmen edo ideia da. Antzinako eskola filosofikoetan eta erlijioetan maiz agertzen den sinesmena…