Panazea

Panazea (antzinako grezierazko  παυάκεια  -'panakeia'- hitzetik), gaitz asko (edo guztiak) sendatzeko balio duen botika da. Hedaduraz, arazo baten soluzio azkar eta sinplea izendatzeko ere erabiltzen da, modu ironikoan. Antzinako Greziako mitologian, Panazea jainkosa baten izena ere bada.