Pandoraren kutxa

Pandora eta kutxa, Charles Lenoir (1860-1926).

Pandoraren kutxa greziar mitologiako kondaira da, egun gaitz guztien iturburuaren metafora gisa erabiltzen dena. Kondairaren arabera, Prometeok sua lapurtzeagatik sumindurik eta mendeku bila, Zeusek Pandora izeneko emakumea aurkeztu zion Prometeoren anaia Epimeteori, harekin ezkontzeko. Eztei opari gisa, pitxer moduko kutxa bat eman zion Pandorari, kutxa inoiz ez irekitzeko aginduarekin. Jakinminari eutsi ezinik, Zeusek aurrez zekien bezala, Pandorak kutxa ireki eta bertatik gaitz guztiak zabaldu ziren mundura; barruan itxaropena bakarrik geratu zen.

Egun, Pandoraren kutxa zabaltzea gaitza besterik ekarriko ez duen erabaki edo gertaera izendatzeko metafora gisa erabiltzen da.