Panoptikoa

Jatorrian, panoptikoa Jeremy Bentham filosofoak XVIII.-XIX. mendeetako filosofo britaniarrak egindako kartzela diseinua izan zen, ustez presoa zuzendu eta bergizarteratzea ekarriko lukeena, hark une oro zelataturik dagoelako ustean azkenean autokontrolatu eta onbideratuko delakoan, zelatarien etengabeko presentziaren beharrik gabe. Panoptikoa (dena ikusten duena, etimologikoki) eraztun itxurako eraikina zen, leihoz inguraturik barrutik eta kanpotik, presoaren erabateko kontrola ziurtatzen duena, eta hiritik gertu, legea urratu nahi dutenentzat ohartarazpen moduan. Bentham-en iritziz, panoptikoa guztiz efizientea zen ekonomikoki, presoek lana egin beharko luketelako presondegiko kostua estaltzeko. Askorentzat kontzeptu distopikoa izan arren, egon badira panoptiko moduan diseinaturiko kartzelak munduan zehar.

Bestalde, Zelatatu eta zigortu bere lanean Michel Foucaultek kontzeptua zabaldu eta gizartean dena kontrolatzen duen boterea izendatzeko baliatu zuen, horren kritika zorrotza eginez.