Panteoia

Erromako Agriparen panteoia, II. mendean eraikia.

Panteoia (antzinako grezierazko Πάνθειον, Pántheion, hitzetik, literalki « jainko guztien tenplua », bere aldetik πᾶν, pân , « dena », eta θεῖοςm, theíos , « jainkotiar », hitzetatik) erlijio politeista eta mitologietan jainko guztien taldea izendatzeko erabiltzen den izena da. Hedaduraz, Antzinako Erroman jainko guztien omenez eraikitako tenpluak dira panteoiak, horietan ezagunena Erromako Agriparen Panteoia izanik. Gerora, esanahia zabaldu eta pertsona ospetsuak batera hilobiratu eta omentzeko erabiltzen diren monumentuak dira, esaterako Parisko Panteoia non Frantziako pertsonaia historiko anitz hilobiraturik dauden. Adiera arruntagoan, panteoia familia batean hildako kideeak batera hilobiratzen diren hilerriko monumentu edo eraikin txikia ere adierazten du.

143 hitz
Kategoriak