Paradigma zientifikoak Thomas Kuhn (1922-1996) zientziaren filosofoak zientziaren filosofiaren garatu zuen teoriaren baitan garatutako kontzeptua da. Bere esanetan, paradigmak garai bateko zientzialariek haien jakintza-arloan ikerketak garatzeko planteatu eta onartu egiten dituzten ikuspuntuak, galderak, ereduak, metodoak eta soluzioak. Kuhn-en arabera, zientziaren garapena ez da lineala, aldiro gertatzen diren iraultza zientifikoen bitartez gertatzen denez. Iraultza horien oinarrian paradigma zientifikoaren aldaketa legoke.
Loturiko artikuluak
SubstantibismoaSubstantibismoa gizakiaren eta ingurunearen arteko harremanak oinarritzat hartzen dituen paradigma ekonomiko eta antropologikoa da, formalismoaren aurkakoa. Max Weber izan zen lehena arrazionaltsun formala edo deduktiboa eta substantibista edo enpirikoa…
ErredukzionismoaErredukzionismoa fenomeno edo entitate baten ezagutzara horren elementuak eta horien arteko erlazioak soilik aztertuz heltzen dela aldezten duen ikuspuntu epistemologikoa da; adibidez, fisikalismoa, non fenomeno psikologikoak era fisiologikoan soilik aztertzen…
Episteme (definizioa)Antzinako Grezian, episteme ezagutza teorikoa izendatzeko erabiltzen den terminoa da, trebezia edo praktika adierazteko erabiltzen den techne hitzaren kontrakarrean. XX. mendean, Michel Fouccault filosofoak terminoa bereganatu eta garai…