Parametro estatistikoak

Parametro estatistikoak populazio bateko (eta baita probabilitate-eredu bateko) ezaugarri jakin bat neurtzen duten zenbakizko balioak dira; adibidez, herrialde bateko familien batez besteko errenta. Parametro estatistikoak ezezagunak izaten dira, eta helburua horiek estimatzea da, lagin bateko datuak harturik, estatistiko izeneko formulak aplikatuz; adibidez familien batez besteko errenta (parametroa) estimatzeko, familia batzuk (lagina) aukeratu eta horien errenten batezbesteko aritmetiko sinplea kalkulatzen da.