Parekoen ebaluazioa

Parekoen ebaluazio edo ikuskapenean (berdinen ebaluazioa ere deitua) subjektu baten lanaren ebaluazioa estatus eta konpetentzia bereko (pareko) beste subjektu batzuek egiten dute. Bereziki artikulu eta txosten zientifiko eta teknikoak ebaluatzeko erabiltzen da, lan horiek aldizkari jakin batean argitaratzeko baliozkoak diren erabakitzeko. Zehatzago, parekoen ebaluazioak txosteneko suposizioak, metodologia, analisiak, konklusioak eta interpretaziak aztertzen ditu. Egun, artikuluak ebaluatzeko sistema estandarra da, artikuluen kalitatea bermatzen duen bakarra. Parekoen ebaluazioa neutrala, egokia eta zuzena izateko, ebaluatzaileak adituak (ebaluatua bezain adituak gutxienez), independenteak, ebaluatzen duen erakundearekin independenteak eta ebaluatzeko trebetasun teknikoak izan behar dituzte.  Aldi berean, ebakuatzaileak ebaluatuaren arlo beretsuan jardun eta haren estatus berdina edo handiagoa izan behar du.

Orokorrean itsu bikoitzeko ebaluazioak egiten dira, non ebaluatzailea zein ebaluatua guztiz anonimoak izan behar dira bata besteari buruz. Beste batzuetan, ebaluatzaileek ebaluatuen identitatea ezagutzen dute, baina ez alderantziz. Ebaluatuak eta abaluatzaileak lankidetzan aritzen direneko parekoen ebaluazio-sistemak ere badaude.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, peer review; gaztelaniaz, revisión por pares.

Erreferentziak