Parlamentua

Agian, paramentua (arkitektura) bilatzen ari zinen.

Parlamentua (frantsesezko parlement hitzetik, parler aditzetik, "hitz egin") edo legebiltzarra herritarren ordezkari politikoak biltzen dituen batzarra da, presidentea aukeratu, gobernuaren jarduna kontrolatu eta legeak eztabaidatu, onartu eta plazaratzea  helburu dituena. Batzuetan bi kamaraz osaturik egoten da, Kongresua eta Senatua. Parlamentua Aro Modernoan sortu zen erakunde politikoa izan zen, Erdi Aroko monarkiak ordezkatuz, eta erregimen demokratikoen funtsezko erakunde poliitkoa da, herriaren subiranotasuna adierazi eta ordezkatu egiten duena (halere, badira monarkiak parlamentua badutenak, monarkiaren botere politikoa mugatuz). Antzinaroan, parlamentuen antzeko egitura politikoak izan ziren, hala nola ekklesia delakoa Antzinako Grezian.