Paronimoak antzera idatzi edo ahoskatzen diren hitzak dira, baina esanahi guztiz ezberdinak dituztenak. Hitz paronimoak azaltzen direnean, paronimia dagoela esaten da. Euskaraz adibide hauek eman daitezke:
- hotz/hots
- nahiz/naiz
- altzairu/altzari
- hasia/hazia
- ondasuna/ontasuna
- oihan/oihal
Paronimia estiloko figura ere bada, bereziki olerkigintzan, eta orduan paronomasia deitzen zaio. Adibidez, "Iratiko oihana, orlegizko oihala".
Loturiko artikuluak
DisfemismoakDisfemismoa pertsona edo egoera izendatzeko erabiltzen den hitz iraingarri, mespretxuzko edo gaitzesgarria da. Disfemismoz izendatzeko modu arrunt bat sarkasmoa da.
EnfasiaEnfasia edo hanpadura esan edo idazten ari denari indarra eman edo nabarmentzeko hizkuntzazko baliabidea da, ahozkoa (adibidez, hitz bat ingurukoak baino ozenago esaten denean), gramatikala (hitzen ohiko egitura…
KataforakKatafora estilo-figura bat da, ondoren adierazi behar dena aurreratu edo hari erreferentzia egiten diona. Aurretik adierazitako zerbaiti erreferentzia egiten dion anaforaren aurkakoa da. Adibidez kataforak dira: "Honako elementu…