Partikularismo etikoa

Partikularismo etikoa edo partikularismo morala egoera eta zirkunstantzia guztietara aplika daitezkeen printzipiorik ez dagoela aldezten duen joera etikoa da, besteak beste egoera bakoitza partikularra delako eta bateratu ezin daitezkeen hainbat zirkunstantzia eta faktorek eragiten dutelakos. Hartara, partikularismoaren arabera printzipio etiko orokorrak alde batera utzi eta landu beharreko ikusmen edo jakintza moralari jarraiki aztertu beharko litzateke egoera bakoitza. Aurkako jarrera etikoa generalismoa da.

Erreferentziak