Pasibo galdagarria eta pasibo ez galdagarria

Pasibo galdagarria eta pasibo ez galdagarria pasiboa osatzen duten bi ondare-masa nagusiak dira. Pasibo galdagarria sozietate edo enpresa batek besteekin dituen zorren multzoa da, epemuga jakinekoa eta galdegin edo exijitu egin daitekeena. Pasibo ez galdagarria berriz, exijitu ezin den edota epemugarik ez duen pasiboa da, enpresaren funts propioek, diru-laguntzek eta donazioek (hitz batean, ondare garbia) osatzen dutena. Hain zuzen, pasibo galdagarria eta ondare garbia zenbatekoa berekoak dira. Enpresaren finantzazio egoki batek pasibo galdagarriaren eta ez galdagarriaren arteko oreka eskatzen du. Pasibo galdagarriaren zatia handiegia bada, enpresaren kaudimena kolokan jar daiteke; pasibo ez galdagarria handiegia bada berriz, enpresak kanpo finantzazioari uko egin eta negozioa zabaldu eta garatzeko aukerak gal ditzake.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, liabilities (pasibo galdagarria); gaztelaniaz, pasivo exigible y pasivo no exigible.