Pasibo korrontea, zirkulatzailea edo epe laburrekoa

Epe laburreko pasiboa, pasibo korrontea edo pasibo zirkulatzailea epe laburrera (urtebete baino lehenago) ordaintzekoak diren enpresaren zorrek osatzen duten ondare-masa da, hala nola epe laburreko kredituak eta maileguak eta bezeroek enppresarekin duten zorrak. Pasibo korrontea akibo korrontea finantzatzeko erabili behar da, enpresak jarduteko behar duen maniobra-funtsa edo kapital zirkulatzailea ezik (ondare garbiarekin eta epe luzeko zorrekin finantzatu beharrekoa, etengabe behar den finantzazioa denez) eta inondik ere ez aktibo finkoa edo ez korrontea.