Paternalismoa

Paternalismoa pertsona edo talde baten askatasun edo autonomia mugatzea dakarren jokabide mota bat da. Erran nahi baita, A jokabide paternalista burutzen duen pertsona edo taldea bada, eta B paternalismoa pairatzen duena, paternalismoa izateko baldintza hauek bete behar dira:

  • Ak Bren hobe beharrez jokatzen du;
  • Ak Bren gogoak eta nahiak kontuan hartu gabe jokatzen du;
  • Ak Bren autonomia eta askatasuna mugatzen ditu bere jokabidearen bitartez.¬†1

Erreferentziak

1.
Audi R. Paternalismo. In: Diccionario Akal de Filosofía. Akal; 2004:751-751.