Patetismoa eta patetikoa

Patetismoa larritasun eta oinazezko egoera da, hunkidura handia sortzen duena. Patetikoa, berriz, larritasun eta oinazea dakartzan hura da. Adibidez, oinazea eta larridura erakusten dituen arte irudia patetikoa dela, patetismoa adierazten duela, esango genuke. Hain zuzen, patetismoa literaturan eta artean hunkidura sortzeko sarri erabiltzen den baliabidea da, bereziki erromantizismoan. Zehatzago, literaturan, apostrofea da patetismoa adierazten duen estilo figura ohikoena,  oinazezko deiadar eta oihuak adierazteko "oi" interjekzioa eta harridura-markak baliatuz; hiperbolea eta anafora ere patetismoa sorrarazten duten beste estilo figura batzuk dira. Erretorikan, proba patetikoa hitzaldiak baloratzeko erabiltzen den irizpidea da, publikoan sortutako hunkidurari erreparatuz.

Oharra: adiera arruntean, patetiko hitzak lotsagarria eta penagarria dena izendatzeko erabiltzen da.