Patognomonikoa

Sintoma bati buruz, patognomonikoa patologia jakin bati beste inongoari ez dagokion sintoma hori kalifikatzeko erabiltzen den terminoa da. Beraz, sintoma patognomoniko baten presentzia dagokion patologia jakin baten zantzu ziurtzat har daitekeenez, diagnostikoa errazten dutela esan daiteke. Psikologia klinikoan aurkitzen diren sintomak ez dira patognomonikoak izaten, eta hortik sintoma bakar baten presentziarekin arlo horretan diagnostiko ziurrak ezartzeko zailtasuna.