Patrimonializazioa

Patrimonializazioa pertsona kolektibo edo gizatalde batek objektu edo ekintza bat afektiboki beraganatu eta ondorioz gero objektu hori zaindu, babestu eta partekatzeko prozesua da, objektu bat ondare, objektua denean, eta tradizio, ekintza denean, bilakatzeko prozesua alegia, hala nola liburu bat, hizkuntza bat, festa bat, inguruko paisaia, parke edo etxe bat. Indibidualki prozesu psikologikoa da, eta kolektiboki prozesu soziologikoa, identitatea sortzen duena, baino azkenean prozesu politikoa ere bihur daiteke, subjektuak (izan indibiduala izan kolektiboa) objektu horri buruzko arauak ezartzen dituenean, eta bereziki erakunde politikoek ondare horren balioa eta erabilera erregulatzen dutenean. Ondareak eta tradizioek badute jatorrizko jabe bat, ondare edo tradizio hori zeinengana zabaldu eta norekin partekatu erabaki beharko lukeena, dinamika kapitalistak ordea ondare eta tradizio horien merkantilizazioa, batzuetan turistifikazioaren bitartez, ekartzen du, eta azkenean desjabetze-prozes bat, ondorio larriak iznten dituena subjektu indibidualarengan nahiz komunitatean: identitatea galtzea eta deserrotzea. Horri aurre egiteko, ezinestekoa da ahalduntzea, eta geureak diren horiek zaintzeko eskumena izatea, botere politikoa eskuratuz edo instituzio politikoetan eraginez. Beste batzuetan, itxurazko patrimonializazioa edo patrimonializazio faltsua gertatzen da instituzio politikoen aldetik, ondareak eta tradizioak zuen jatorrizko esanahia ezabatuz, eta bizitzarik gabeko entitatea bilakatuz, esaterako museifikazio estrategien ondorioz gertatzen den bezala. Ildo horretatik, batzuetan patrimonializazioa jatorrizko zentzuaren aurka definitu eta erabiltzen da, adiera gaitzesgarrian, kanpoko (barnekoa ere izan daitekeena) ondarea bereganatu egiten duenean, jatorriko jabeak baztertuz.

Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Patrimonializazioa"; Gizapedian, 5 maiatza, 2021, https://gizapedia.hirusta.io/patrimonializazioa/.