Patriotismoa

Patriotismoa, Euskal Herriari buruz abertzaletasuna ere deitua (├▒abardurekin bada ere), herrialde edo nazio jakin batekiko atxikimendu sentimendua da, pertenentzia (herrialde edo nazioa norberarenak izan behar dira, aberria alegia), identitatea eta aberriaren aldeko ardura eta sakrifizioa biltzen dituena.

Nazionalismoarekin parean erabili ohi den terminoa da, baina ├▒abardurekin. George Orwell idazleak patriotismoa eta nazionalismoa jarrera defentsibo eta erasokorren arabera bereizten zituen: nazionalismoak boterea bilatzen duen bitartean, horretarako beste nazioak erasotuz beharezkoa denean, patriotismoak ez ditu beste nazioak ukatzen eta ez du bilatzen beste nazioak mendean hartzea. Nazionalismoak beraz adiera moral negatiboa izaten du, eta patriotismoa positiboa: aipatu ohi da nazionalistak besteak direla, baina gu patriota edo aberkideak.

Ikus, gainera

Erreferentziak