Patristika

Patristika, zehatzago literatura patristika, filosofia patristika eta teologia patristika, VIII. mendera arte kristau maisu eta jakintsuek, Elizaren Aitak direlakoek, kristau teologia eta filosofiari buruz idatziriko lanen multzoa da. Batzuetan, patrologia izena erabiltzen da patristikako lan horiek ikertu eta aztertu egiten dituen jakintza arloa izendatzeko. Historian Elizaren Aitatzat kristau ortodoxiatik aldentzen ez ziren kristau pertsonaiak hartu badira ere, egun definizio hori zabaldu egin da eta ortodoxiatik bat ez zetozen eta ortodoxiatik gaitzetsitako lanak ere biltzen dira patristikan, hala nola Origenes eta Tertulianoren lanak. Aniztasun horren baitan, hiru garai eta lan mota bereizten dira: alde batetik, Aita Apostolikoen lanak  (Apostoluekin harreman zuzena izan zuten haienak) bereizten dira I. eta II. mendeetan; idazki esoterikoak biltzen dira beste aldetik, II. mendetik IV. mendera, gnostikoen eskutik; eta Aita Apologosten lanak, juduen eta paganoen erasoen aurka argudioak landu zituztenak.

Erreferentziak