Patrizioak

Irudian, kondairazko Romulo eta Remo. Romulo hartzen da klase patrizioaren klasearen sortzailetzat,

Patrizioak ("pater" hitzetik) Antzinako Erromako aristokraziako kideak izan ziren. K.a. 400 urterarte, patrizioen esku izan ziren magistratu eta apaiz karguak, baina geroztik bere pribilegioak murrizten joan ziren, Errepublika garaian ia guztiz ezabatu eta plebeioekin parekatu arte. Halere, bere izaera honorifikoa mantendu zen, pribilegio politikorik gabe bada ere. Aldi berean, ohikoa zen patrizioak Erromako armadako kide nabarmenak eta lurjabe handiak izatea.