Patronala, ugazaben elkartea

Patronala (latinezko patronus, "babesle, sustatzaile·, eta jatorrian pater hitzetik, "aita") enpresari, enplegatzaile edo ugazaben elkarteari ematen zaion izena da sistema kapitalistan, bereziki sektore ekonomiko bateko enpresariei buruz, eta langile eta sindikatuekiko negoziazio eta hitzarmenen testuinguruan. Marxismoan patronala klase kapitalista besterik ez da, ekoizpen-bideen jabea,  eta langileekiko harremana, enpleguaren bitartez, gatazkatsua (dialektikoa, zehatzago) da berez, klase-borrokan islatzen dena. Negoziazio horiek sektore horretako lan kondizioen ingurukoak dira, eta lortzen duten ituna hitzarmen kolektiboan biltzen dira.  Patronala enpresa baten ugazaba, jabe edo nagusietako bakoitzari edo horren ordezkariei ematen zaien izena ere bada.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, employer association, employer organisation, employer stakeholders; gaztelaniaz, patronal.