Pauperizazioa

Pauperizazioa herritarrek eta familiek, indibidualki nahiz kolektiboki, jasaten duten pobretze-prozesua da. Egoera sozioekonomikoaren aldaketa kuantitatiboa da, erosketa-ahalmenaren eta orokorrean bizitza-mailaren gainbehera dakarrena, indibidualki bizitako gertakarien ondorioz (lanpostu galera edo aldaketa, ustegabeko gertakariak) nahiz lan prekarizazioaren eta beste politika ekonomikoen ondorioz.

Pobrezia erlatiboaren kontzeptua erabiltzen denean pobrezia aztertzeko, zaila izan daiteke pauperizazioa hautematen: populazio osoak bere baliabide ekonomikoen murrizketa jasaten duenean, pobrezia-egoera definitzeko erabiltzen den muga ere aldatu egiten da beherantz, eta gerta daiteke pobre kopurua lehengo berdina izatea, paradoxikoa izan arren.