PDCA zikloa (Shewart zikloa, Deming zikloa, Planifikatu - Egin - Egiaztatu - Doitu zikloa )

PDCA zikloa (Plan - Do - Check - Act), euskaraz Planifikatu - Egin - Egiaztatu - Doitu zikloa, Shewart zikloa ere deitua, enpresako jarduerak pausoz pauso nola garatu behar diren ezartzen duena, jarduera horiek hobetzeko helburuarekin. Pausoz pauso hau da PDCA zikloak proposatzen duen jarduera-eskema:

Hemen, PDF formatoan, duzu PDCA zikloaren eskema grafiko bat, euskaraz, eta erresoluzio handian.

  1. Planifikatu: jarduera bat abiarazteko, proiektu bat eduki behar da, zer eta nola egin behar dugun ezartzen duena, helburu zehatzekin.
  2. Egin: proiektu hori gauzatu behar da, jarduera burutu alegia.
  3. Egiaztatu: proiektuko helburuak bete diren kontrolatu.
  4. Doitu: zuzendu beharrekoak zehaztu eta konpondu.