Peatonalizazioa hiri-eremu batean ibilgailuen trafikoa mugatzea da, eremu horiek oinezkoentzat (eta txirrindularientzat ere, kasu gehienetan) utziz. XX. mendearen bukaeratik munduko hiri askotan zabaldu den ekimena da. Hainbat onura ditu peatonalizazioak: ingurumenaren aldetik, kutsadura nabarmen murrizten du, inguruko merkataritza eta aisialdi jarduerak bultzatu eta hiritarren osasuna zaindu, kutsadura murriztu eta hiritarrak oinez ibiltzea sustatzen delako.
Peatonalizazio-modalitate zenbait bereizten dira:
- erabateko peatonalizazioa, ibiligailuak guztiz debekatzen direnean, larrialdi zerbitzuentzat ezik, ibilgailuak behar dituzten zerbitzuak eta jarduerak ondoko kaleetatik garatuz.
- zatikako peatonalizazioa, oinezkoentzako erabilera esklusiboa ordu batzuetara mugatzen denean.
- abiadura mugatuko kaleak, ibilgailuen ordutegia mugatzen ez denean, baina bai ordea abiadura.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, pedestrianisation; gaztelaniaz, peatonalización.