Pedagogia (definizioa)

Etimologiaz, pedagogia antzinako grezierazko παῖς, paîs (« haurra ») eta ἄγω, ágô (« gidatu »), hitzetatik dator, eta beraz literalki haurren gidakuntza edo irakaskuntza esan nahiko luke. Aldi berean,  παιδαγωγός, paidagôgós (« haurrak eskolara eramaten dituen esklaboa », « maisu ») hitzarekin loturik dago. Adiera modernoan, ordea, pedagogia hezkuntzaren zientzia da, hezkuntzaren izaera eta prozesua aztertzen duena, ezagutzaren, gizakiaren eta gizartearen kontzepzio jakinen baitan eta sinesmen eta balio etiko jakinei jarraiki. Horrela, hainbat teoria pedagogiko daudela esan daiteke, horietako bakoitzak hezkuntza zer den eta nola hezi behar den modu berezi batean zehazten dituena, filosofia jakin baten eta testuinguru sozial, politiko eta kulturalaren arabera. Edonola ere, pedagogia terminoa Europa kontientalean bereziki erabiltzen den termnioa da, tradizio anglosaxoian education eta teaching terminoak erabiltzen baitira, pedagogia edo hezkuntzaren teoria barnehartzeko, ulertzekoa ere izan daitekeena ez baitago pedagogiarik hezkuntzarik gabe, ez eta pedagogiarik gabeko hezkuntzarik ere.

Ikus, gainera