Penelautada

Penelautada edo penezabaldia (latinezko paene, "ia", hitzetik osatua) higaduraz sortutako ia lautada moduko erliebea da, tarteka muino, interflubio edo ibaiarteko eta bailarak  dituena, jatorriko erliebe formak denbora luzean higatzeagatik leunduak ea zabalduak. Iberiar goi-lautada, bereziki bere mendebaldean, da horren adibide garbi bat, Salamancan, Valladoliden, Zamoran nahiz Leonen.