Pentsamendu analogikoa

Pentsamendu analogikoa errealitate sinple, gertu eta ezaguna (iturburu -eremua deitzen dena) eremu konplexu, urrun eta ezezagun batera (helburu eremu deitzen den horretara) estrapolatzea da, helburu eremuari buruz erabakiak hartu edo horri buruzko ezagutza eskuratzeko, bi eremuen artean daude analogiak edo antzekotasunei esker. Esperientzian eta indukzioan, aurretik bizi eta ikasi dugun horretan, oinarritzen den prozesu heuristikoa da. Iturburu-eremutik helburu-eremura ezagutza zabaltzeko prozesuari transferentzia deitzen zaio. Transferentzia positiboa izan daiteke, azkenean prozesu kognitiboak arrakasta badu helburu-eremuan; eta negatiboa, porrot egin duenean, bereziki iturburu-eremuak eta helburu-eremuak elementu eta erlazio ezberdinak dituztenean, hala uste bagenuen ere, analogoak ez direnean alegia.

Pentsamendu analogikoa eguneroko jardunean erabiltzen dugu, inkontzienteki sarri, adibidez ikastetxe berri bat hastean, aurreko ikastetxeetan baliagarri izan zaizkigun ikaskuntzarako estrategiak berdinak garatzen ditugu, ikastetxe berrian baliagarri izango zaizkigula uste dugulako, ikastetxeen arteko antzekotasunak ikusirik; pedagogian ere erabil daiteke, irakasleak egoera ezaguna baliatzen duenean ikasleari eduki berria azaltzeko.