Perifrasiak

Erretorikan, perifrasia zerbait itzulinguruka adieraztea da (ikus, gainera, zirkunlokioa), behar direnak baino hitz gehiago erabiliz, maiz adieraziari dagozkion epitetoak baliatuz. Antonomasia eta adynatona perifrasitik eratortzen diren figura erretorikoak dira. Adibide gisa, "billete berdea" dolarra izendatzeko, antonomasiaz eraturiko perifrasia da, baina badira perifrasi luzeagoak ere bereziki olerkigintzan erabiltzen direnak, adibidez, "bihotza hautsi zidan emakume hura, ...". Perifrasiaren helburuak anitzak dira: dena delakoaren ezaugarri bat nabarmentzea, hitz baten indarra arintzea, ironia eta errepikapenak saihestea, bereziki hitza testuan maiz agertzen denean (adibidez, Paris hiriari buruz ari gasrela, Paris behin eta berriz ez errepikatzeko, argiaren hiria erabiltzea).