Periklesen Mendea

Periklesen Mendeak K.a. V. mendean, eta bereziki Perikles agintari politikoaren bizitzan zehar (K.a. 495 - K.a 429), Atenas hiriak izan zuen loraldi politiko eta kulturalari egiten dio erreferentzia. Zehazkiago ordea, Periklesen mendeak ez du mende oso bat hartzen: pertsiarren aurkako Mediar Gerren bukaeratik, K.a. 479 urtean,  Periklesen heriotzera arte (K.a. 429) edo Peloponesoko Gerraren bukaera arte (K.a. 404) luzatzen da, historialari desberdinen arabera.

Hamarkada horietan zehar, Periklesen ekimenez Pireoko harresiak, Atenas Akropoliko hainbat eraikuntza eta beste hainbat monumentu eraiki ziren. Kulturalki, Periklesguztiz interesatu zen filosofian; haen babesean, hainbat filosofo Atenasera etorri eta Atenas mundu grekoaren hiriburu intelektuala bilakatu zuten; bere itzalpean aritu ziren lanean, besteak beste, Anaxagoras , Parmenides, Zenon eta Protagoras sofista (zeinarengandik Periklesek oratoria ikasi zuen), eta artisten artean, Fidias. Politikoki, Atenasko demokrazia bultzatu zuen, aristokraziaren boterea mugatua eta hiritarren alde jokatuz.