Peripatetikoak

Peripatetikoak Aristotelesen jarraitzaileak eta haren filosofiaren inguruan eratutako eskola filosofikoa (eskola peripatetikoa, hain zuzen) dira. Izena antzinako grezierazko περιπατητικός, "peripatêtikos", hitzetik dator, literalki "ibiltari" eta "paseatzaile" itzultzen dena, Aristotelesen jarraitzaileek paseatzen eztabaidatu eta ikasteko ohitura zutelako Atenasko Lizeoko arkupeetan zehar. Hain zuzen, eskola peripatetikoari "Peripatos" deitzen zitzaion. Eskola peripatetikoa K.a. III mendean bereziki izan zuen eragina, Aristoteles hil eta ondorengo hamarkadetan; hortik aurrera gainbehera etorri zen, K.o. III. mendean desagertu arte. Haren kide nabarmenena Teofrastro izan zen, Aristotelesen beraren ondorengoa eskola peripatetikoan.