Eremu periurbanoak eta periurbanizazioa

Eremu periurbanoa hiriak bere inguruetan eragiten duen eremua da, demografikoki (biztanleak lanerako erakarriz), urbanistikoki (lo-hiriak eta bigarren etxebizitzetako eremuak sortuz) zein ekonomikoki. Aldiri edo eremu azpiurbanoa baino eremu zabalagoa da, batzuetan 100 kmtara ere zabaltzen dena hiri handietan, eta areago kasu batzuetan. Eremu lausoa da hain zuzuen hiri lausotua ere deitzen zaio), ordea, eremu periurbanoak beti atxikizten dituelako bere baitan landa-eremuaren ezaugarri batzuk. Batzuetan, definizio zehatza ematen dira; Frantzian, adibidez, eremu periurbanoaren irizpide estatistikoa betetzeko  herritarren %40ek gutzienez hirira edo aldirietara lanerako joan-etorria egin behar dute egunean. Periurbanizazioa, berriz, hiriak bere inguruko landa eremuan eragiten dituen fenomenoen multzoa da. Urbanismoaren aldetik, txalet eta adosatuen eraikuntza du ezaugarri nagusitzat, landako iraganaren kopia ziztrin bat. Demografian, periurbanizazioan bizi diren gehienek hirigunean lan egiten dute, mugimendu pendulekonomiaren aldetik periurbanizazioa basamortu bat delako, besterik gabe hiriaren logela moduko luzapen bat, inguruan sustraitu gabeko eta inguruarekin lotu gabeko jarduerak jasotzen dituena han eta hemen, merkataritza-gune isolatuak, biltegiak, gasolindegiak, finean hiritik kanporatutako jarduerak, hiriguneko kostua ezin bereganatu dezaketenak.