Persiarren Manifestua

Persiarren Manifestua Fernando VII.ak (irudian, 1814 aldean) Cadiz konstituzioa bertan behera utzi eta absolutismoa eta Anztinako Erregimeneko estatus juridiko politikoa berrezartzeko aitzakia izan zen, 1810-1814ko liberalismoko aldi laburrari amaiera emanez.

Persiarren Manifestua 1814 urtean Cadizko Gorteetako 69 diputatu absolutistak Fernando VII.ari aurkeztutako dokumentua izan zen, 1812ko Cadizko Konstituzioa, kutsu liberalekoa, bertan behera utzi eta horren aurreko estatus juridiko politikoa berrezartzea eskatzen ziona erregeari, erregearen botere absolutua eta antzinako legeak eta foruak (Antzinako Erregimena) aldarrikatuz.  Izenak antzinako persiarrek erregea hil ondoren bost eguneko anarkia ezartzeko ohiturari egiten dio erreferentzia, Fernando VII.ak Espainiako errege izan gabe Frantzian pasatako sei urteko aldiarekin parekatuz, Napoleonek errege moduan jarritako Jose Bonaparte anaiak jarri zuenean. Napoleonek Espaniako Independentzia Gerra galduta, Fernando VII.a berrezarri Espainiako Errege gisa Valençay-ko tratatuaren bitartez. Fernando VII.a Gironatik sartu zen Espainiara 1814ko marxoan. 1814ko apirilean aurkeztu zitzaion erregeari Persiarren Manifestua Valentzian, eta hura oinarritzat eta aitzakiatzat harturik, Valentziako Dekretuaren bitartez berrezarri zuen absolutismoa Espainian, Cadizko Konstituzio eta Gorte liberaletako legedi guztia bertan behera utziz. Era horretan itzuli ziren absolutismoa eta Antzinako Erregimena Espainiara, 1810-1814ko bitarteko liberalismo aldiari amaiera emateko.