Pertsona fisikoak eta pertsona juridikoak

Zuzenbidean, zentzu hertsian pertsona guztiak dira pertsona juridikoak, eskubide eta obligazioak dituzten heinean. Hala ere, ohikoa da pertsona fisikoen eta juridikoen arteko bereizketa. Hala, pertsona fisikoak eskubideak eta obligazioak dituen subjektu indibidualak dira, eta pertsona juridikoak pertsona eta ondasunen elkarteak (merkataritza-sozietateak, adibidez) pertsona fisikoak bezalaxe, eskubideak eta obligazioak dituztenak. Pertsona juridikoen kasuan beraz, pertsona izena adiera metaforikoan erabiltzen da.

Pertsona fisiko eta juridikoen arteko bereizketari buruz, teoria zenbait daude. Funtsean, bi multzotan banatzen dira: alde batetik, teoria formalistek pertsona izaera, fisikoa nahiz juridikoa, ordenamendu juridikoak ezartzen du, bera baita entitate horiei eskubideak eta obligazioak ematen dizkiena; bestetik, teoria naturalistek pertsona fisikoaren eskubideak eta obligazioak pertsona izateagatik sortzen direla baieztatzen du, eta muturrean pertsona juridikoak pertsona fisikoen elkarte gisa soilik, eta elkarte edo pertsona juridikoaren baitan pertsona fisikoak aritzen dira, nor bere eskubide eta obligazioekin.