Pertsonalismoa

Pertsonalismoa XX. mendearen hasierako hamarkadetan garaturiko filosofia humanista da, kapitalismoak eta gizarte industrialak ezartzen duten nahasmenaren kritikatik abiaturik, pertsonaren balioa nabarmentzen duena eta pertsona ekimen sozialaren ardatz gisa hartzen duena, pertsonaren ikuspegi inidibidualista gaindituz, komunitate baten baitan aktiboki txertatzen duena. Horren aitzindaria Walt Whitman estatubatuar olerkaria izan zen XIX. mendean, baina pertsonalismoa bereziki landu zuen filosofoa Emmanuel Mounier frantses filosofoa (1905-1950) izan zen, Esprit aldizkariaren inguruan bildutako beste pentsalari batzuekin batera. Kristautasunarekin eta sozialismo demokratikoarekin uztartu izan da, eta eragin berezia izan zuen Vatikanoko II. Kontzilioan. Pertsonalismoa bereganatu zuten, besteak beste, Antoine Saint-Éxupery idazleak, Martin Luther King aktibistak eta Joan Paulo II.a Aita Sainduak.