Pertsuasioa

Pertsuasioa edo limurtzea diskurtso bat beste batek onartu, sinetsi eta bereganatzeko egiten diren ahaleginen multzoa da, baita ere diskurtsoa bereganatzea bera. Pertsuasioa erretorikaren emaitza, eta ez arrazoiarena, eta beraz, pertsuasioz onarturiko diskurtsoek ez dute berez egia baliorik. Kintiliano errerorikoaren arabera, erretorika soilik ez, baizik eta dirua, agintaritza eta hizlariaren planta eta itxura bera izan litezke pertsuasiorako baliabideak.

Esan liteke pertsuasioa eta konbikzioa diskurtso bat onartzeko aurkako moduak direla: pertsuasioan diskurtsoa modu akzidentalean onartzen den bitartean, konbikzioan arrazoia edo fedea dira diskurtsoa onartzera daramatenak.