Pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak

Estatistikan, pertzentilak, dezilak, oktilak, kintilak eta kuartilak kuantil jakin batzuei ematen zaien izen berezia da, datuen banaketa maiztasun edo probabilitate bereko tarteetan banatzen dutenak.

Pertzentilek datuen banaketa 100 tartetan banatzen dute, tarte bakoitzean datuen %1 bilduz. 99 pertzentil daude, 1gotik 99garrenera: \P_1,P_2,\ldots,P_{99}. Adibidez, 14garren pertzentila azpitik datuen %14ak uzten dituen aldagai estatistikoaren balioa da.

Dezilek banaketa maiztasun bereko 10 zatitan banatzen dute. 9 dezil daude: D_1,D_2,\ldots,D_{9}. Adibidez, 3garren dezila azpitik datuen %30ak uzten dituen aldagaiaren balioa da. Hartara, 3garren dezila eta 30garren pertzentila berdinak dira definizioz.

Oktilek banaketa 8 zatitan banatzen dute. 7 oktil daude, 1gotik 7garrenera, hurrenik hurren datuen %12.5, %25, %37.5, %50, %62.5, %75 eta %87.5ak uzten dituztenak: O_1,O_2,\ldots,O_{7}.

Kintilek banaketa 5 zatitan banatzen dute. 4 kintil daude, K_1,K_2,K_3,K_4, hurrenik hurren datuen %20, %40, %60 eta %80 azpitik uzten dituztenak.

Kuartilek banaketa 4 zatitan banatzen dute. 3 kuartil daude, Q_1,Q_2,Q_3, hurrenik hurren datuen %25, %50, eta %75 azpitik uzten dituztenak.